Sexu-askatasunaren berme osoari buruzko Espainiako 10/2022 Lege Organikoa, besteak beste Zigor Kodeko 178. eta 179. artikuluak aldatu zituena. Sexu-delituen erdigunean adostasuna jarri zuen, eta bertan behera utzi zuen
sexu-abusuaren eta
sexu-erasoaren arteko bereizketa. Gaur egun, adostasunik gabeko edozein sexu-jokabide
sexu-erasotzat hartzen da, indarkeriaren edo larderiaren erabilera kontuan hartu gabe. Aldaketa hori
mugimendu feministaren urte luzetako borrokaren emaitza izan zen, behin eta berriro exijitu baitzuen adostasunik eza izan zedila sexu-askatasunerako eskubidea babesteko elementu nagusia.